2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

1.TALDEA: INFORMAZIOAREN GIZARTEA. 


Ainara Calzada, María Ugarte, Nora Uriarte, Ane Urkia, Irati Vilariño eta Iñigo Zarate. 

Zelan eraman duzue aurrera lana?

Lana egiteko momentuan, arazo batzuei aurre egin behar izan diegu. Esate baterako, egokitu zitzaigun gaia, informazioaren gizartea, oso orokorra zen eta kostatu zitzaigun aurkeztuko genituen ideia nagusiak ateratzea. Gainera, gaia nahiko ezaguna izanik, informazio berria eskaintzea zaila egin zitzaigun. Gaia errepikakorra izango zelakoan, ikaskideen arreta deitzeko bideo dibertigarri bat bilatu behar izan genuen (monologo bat).
Hala eta guztiz ere, gustura egin dugu lan taldean eroso sentitu garelako.

Nola antolatu zarete lana egiteko?

Hasieran taldekide bakoitzari testu bat irakurtzea egokitu zitzaion, baita liburu baten kapitulu bat ere. Horrela, egun batean denok elkartu eta ateratako ideia nagusiak komunean jarri genituen. Hala, behin ideia nagusienak aukeratuta, txostena idaztera abiatu ginen. Txostena amaitu eta gero, aurkeztuko genuena erabaki eta power pointa egin genuen.

Zenbat denbora eskaini diozue lanari?

Lanari nahiko denbora eskaini diogu. Alde batetik bakoitzak egokitu zitzaion testua lantzeko, eta bestetik ideiak elkartzeko, aurkezpeneko atal nagusiak adosteko eta power pointa sortzeko.

Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?

Aurretik aipatu dugunez, gaia ezaguna zenez, ahozko aurkezpen bat egitea erabaki genuen gaian kokatzeko eta gaiari buruzko ideia nagusiak plazaratzeko. Aurkezpena amaitzeko monologoa sartu genuen egokia iruditu zitzaigulako gaur eguneko gizarteari kritika bat egiteko eta ikaskideen arreta bereganatzeko.

Zaila izan da lana?

Lan hau aurretik aipatu ditugun arazoengatik nahiko zaila iruditu zitzaigun. Gainera, lehenengoak izan ginenez, ez genuen aurretiko erreferentziarik eta horrek zaildu egin zuen gure lan prozesua batez ere aurkezpena prestatzeko momentuan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina