2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

5.TALDEA: CEREBROS Y TICS.

Talde honen kideak Leire Anakabe, Ander Ateka, Leire Azueta, Ibai Baldelana, Begoña Barroeta eta Garazi Calleja dira.

Zelan eraman duzue aurrera lana?

Asko kostatu zitzaigun lana aurrera ateratzea, genituen testuak oso konplexuak ziren, teknizismoz beteta, eta gainera gazteleraz, beraz ez genuen asko ulertzen. Hasiera batean bakoitzak testuen zati bat azalduko zuen, baina pentsatu genuen astunegia izango zela hori azaltzea jendearen aurrean.

Nola antolatu zarete lana egiteko?

Hiru taldetan banatu gara gutxi gora behera, alde batetik hiru pertsonek eztabaida prestatu genuen, beste alde batetik, bi “espezialistak” beraien atalak prestatu zituzten, eta azkenik beste batek eztabaidaren gida egin zuen. Bakoitzak berea egin zuenena, denak elkartu ginen eta grabatzea proposatu genuen.

Zebat denbora eskaini diozue lanari?

Gutxi gora behera 4 ordu bakoitzak bakarka bere partea prestatzen eta gero beste 4 ordu denon artean dena ondo prestatzen. Baita pertsona batek bideoaren muntaia egiteko beste ordu pare bat sartu ditu.

Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?

Bideo bat aurkeztea pentsatu genuen, beti aurkezpenak berdinak izaten direlako power pointen bidez. Gainera gure gaia denon aurrean azaltzea oso konplexua izango zen, beraz bideoaren bitartez atseginagoa dela iruditu zaigu.

Zaila izan da lana?

Lana zaila ez da izan, baina tokatu zaigun gaia bai. Gai hori lantzean da gehien kostatu zaiguna, baina beste aldetik lan taldean nola ibili garen ikusitan nahiko ondo moldatu gara.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina