POSTPROGRAMA

Atal honetan azken hiruhilabetean egindako lanaren laburpena egingo dugu, IKT-ko klase gutxi izan arren, ikas talde bakoitzak egindako lanak kontuan izanda, denon artean lan asko egin dugu. Jarraian, landutako gaiak, metodologia, ebaluazoa eta abar aipatuko dugu.

LANDUTAKO GAIAK

Informazioaren gizartea
Pantaila anitzen gizartea
Eskola 2.0
WEB 2.0
E-Learning 2.0
Konpetentzia digitala
TIC- TAP- TEP
Cerebros y Tics

METODOLOGIA

Aurreko gaiak lantzeko lehenengo eta behin taldeka antolatu gara, talde bakoitzari gai bat egokitu zaio eta gai horri buruzko informazioa landu eta aukeratu ostean, gainontzeko ikasleei transmititzeko era desberdinak erabili ditugu. Guztiok egindako lana klase guztiaren aurrean aurkeztu dugu, baina aurkezteko erak oso desberdinak izan dira, izan ere, baliabide desberdin asko erabili ditugu:

- Argazkiak
- Bideoak
- Power Pointak
- Prezi programa
- Youtube
- Slideshare

...

EBALUAZIOA

Lehen esan dugun bezala, ikasgai hau denon artean landu dugu, horregatik talde bakoitzak egindako lanari buruzko galdera batzuk erantzun ditu, talde bakoitzaren iritzia ezagutu ahal izateko. Hauek izan dira ebaluaziorako galderak:

Zelan eraman duzue aurrera lana?
Nola antolatu zarete lana egiteko?
Zebat denbora eskaini diozue lanari?
Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?
Zaila izan da lana?

Bukatzeko, guk, dokumentatzaileok, guztion artean informazio asko landu dugula esan behar dugu. Hasieran, lan oso erreza izan zela uste genuen, baina informazio guztiaren antolaketa egitea ez da hain erreza izan. Azkenean lortu dugu, eta espero dugu zuen gustokoa izatea, eta nahi duzuen momentuan behar duzuen informazioa era erraz batean aurkitu ahal izatea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina