4. taldeak, SOCIEDAD MULTIPANTALLAS / PANTAILA ANITZEN GIZARTEA gaia aurkeztu zuena, lanari buruz egindako ebaluaketa jarraian. Talde honetako kideak; Oihane Landazabal, Zugatz Llona, Peio Macias, Udane Madariaga, Ane Ondarroa, Nerea Navarro eta Izaskun Módenes.
Zelan
eraman duzue aurrera lana?
Lehenik
eta behin tokatutako gaiari buruz zeuden testuak aztertu genituen,
ondoren bakoitzari zati bat egokituz, koherentzia eta orden baten
barruan. Orduan, epe bat jarrita bakoitzak etxean landu behar zuen
egokitutako testua, hurrengo gelditu ginen egunerako ideia
garrantzitsuenak kideei azaltzeko.
Testua
landu eta kideei azaldu ostean idatzizko lana egin genuen, bakoitzak
bere zatia Word batera pasatuz, labur eta ulerterraz. Bukatzeko,
denon artean aurkezpena prestatu genuen, bakoitzak bere zatia nola
nahi zuen argituz, aurkezpenean erosoago egoteko.
Nola
antolatu zarete lana egiteko?
Esan
bezala, guztiok testuak aztertu ondoren bakoitzari zati bat eman
zaio, eta banaka landu dugu zati hori ondoren kideei azaltzeko.
Beraz, esan daiteke, lana zatika egin dugula, baina ondoren bakoitzak
berea azaldu du gainontzekoen aurrean helburua, azkenean denok gaia
bere osotasunean ezagutzea izanik.
Zebat
denbora eskaini diozue lanari?
Denbora
nahikotxo eskaini diogu lanari; hamabost bat ordu gutxi gora-behera.
Zergatik
aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?
Power
pointa egitea erabaki genuen aurkezpen sinple baina ulerterraz bat
egiteko asmoz. Azkenean, formatu hau denok erabili dugu, beraz gu ere
erosoago geunden aurkezpena prestatu eta egiterakoan.
Zaila
izan da lana?
Ez
da lan bereziki zaila izan; gainera oso interesgarria izan da
gizartearen aldaketaz ohartzea eta baita, eguneroko bizitzan
inguratzen gaituzten teknologia berrien alde ona eta txarrak
ezagutzea eta hauek kontrolatzeko argibideak jakitea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina