2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

8. talde-kideen; Haizea Marigomez, Haizea Novo, Paula Nuñez, Zuriñe Pérez eta Deiñe Martínez, lanaren ebaluazioa honako hau izan da:

Zelan eraman duzue lana?

Lana oso ondo eraman dugu gaia oso interesgarria delako eta horren inguruan asko ikasi behar dugulako oraindik.

Nola antolatu zarete lana egiteko?

Hasiera batean 4. Gaiari egokitzen zitzaizkion bideoak eta testuak banatu genituen. Ondoren, bakoitzak laburpen bat egin behar zuen eta “Glogster” bat prestatu.
Zenbat denbora eskaini diozue lanari?

8-10 ordu eskaini dizkiogu lanari. Izan ere, hasierako eginbeharrekoa, batez ere testuak irakurri behar zituztenentzako, gogorra izan da.
Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?

Power Point- aren aukera baztertu genuen betikoa delako. Gainera, “Glogster” programa ezagutu berria genuen eta oso aproposa iruditu zitzaigun lan honetako aurkezpena egiteko.

Zaila izan da lana?

Lehen esan bezala, lehengo atalean testuak irakurtzea lan gogorra izan zen arren, ondoren aurkezpenerako “Glogster” –a prestatzea nahiko dibertigarria izan zen. Beraz, orokorrean ez da izan lan zaila.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina