2013(e)ko abenduaren 7(a), larunbata

Azaroak 29

Talde honetako kideak hauek dira: Unai Amunategui, Sergio Angulo, Patricia Ardila, Asier Bilbao, Aritz Bilbao.  Hiru testu irakurri behar izan dituzte, hona hemen laburki bertan aipatzen dena.

Lehenengoan, Web 2.0 zer den azaltzen du. Web 2.0 batek erabiltzaileen artean harremanak eta webaren edukia modifikatzeko aukera eskeintzen du. Web 2.0a, motibazio, arreta eta ikasleen ikaste arazoen konponbide bezala ikusten dute. Tresna berri hauek errez erabiltzeko aukerak, helburu didaktikoak errezago lortzen ahalbidetzen du. Metodo honek ez du interneta duen ordenagailuak eta web 2.0, 3.0… bakarrik behar. Hauetaz aparte, ikasketa metodoaen aldaketak ulertzen dituzten familiak eta hezitzaileak behar ditu. Batez ere, método honen inguruan ikertzeko eta ikasleei jarduera interesgarriak proposatu ahal dituen hezitzaileak behar ditu.
Bigarrenean, 1x1 programa zer den azaltzen du, eta honek hezkuntzan izan dezaken garrantzia ikus dezakegu. 1x1 programa ikasle bakoitzak ordenagailu bat jasotzean datza eta azken hamarkada honetan munduko herrialde guztietan ezarri da. Guar egun, eskola gehienak programa honetan parte hartzen dute, hekuntza eraldatu nahi dutelako.
Hirugarrenean, Zapaterok 2009. urtean gizartean hezkuntza sistema berri bat sartu zuela esaten du. Sistema honetarako hainbat aldaketa egin ziren. Sistema hau 5.mailan sartu zen lehenengo eta gero beste kurtsoetara zabaldu zen. Sistema honen ezaugarrietako batzuk, edukiekin du zerikusia. Adibidez gaur egun prozedurak edukiak baino garrantzitsuagoak dira. Hezkuntza mota hau sartzeko ikasgelatan ere aldaketak egin ditugu. Gela digitalak egin ditugu orain, portatilak, arbel digitalak... daude klaseetan. Horrela talde lana eta autoikasketa sustatu dezakegu. Azkenik esan beharra dago eskola 2.0 pertsona kritikoak, sozialki aktiboak, kultuak, profesional onak baina guztien gainetik, gizon eta emakume onak, aske, jakintsuak eta zoriontsuak sortzea du helburu.
Gure gaiarekin amaitzeko, eskola 2.0ri egindako kritikaren laburpena eskaintzen dizuegu. 2009ko irailean,  Eskola 2.0ren jaiotza iragarri zuen. Prentsa titularrek gehien nabarmentzen zutena proiektuaren inbertsio materiala izan zen. Ez zuten proposatu inolako aldaketarik (didaktikoa, antolatzailea edo kurrikularra). Gainera liburu berak (edo txarragoak) – orain digitalak -, eduki berak eta azterketa sistema bera. Haiek proposatutako ezaugarrietan hainbat arazo aurkitu dira; alde batetik, ordenagailuekin, eskola batzuetan klasean ez dute entxufe nahikoak guztientzako eta bateriak ez du eusten egun guztian erabiltzeko. Amaitzeko konektagarritasunarekin eta irakasleen formakuntzarekin, oso eskasa izan da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina