2013(e)ko abenduaren 7(a), larunbata

Eskola 2.0-ko kideen ebaluazioa honako hau da.

Zelan eraman duzue lana?

Orokorrean lana oso ondo eraman dugu gaia oso interesgarria iruditu zaigulako. Eskola 2.0 gai garrantzitsu bat dela uste dugu eta horregatik, azalpena ondo ematen saiatu gara, guztiok gai honi buruz apur bat gehiago jakiteko.

Nola antolatu zarete lana egiteko?

Hiru testu genituen irakurtzeko. Hasieran bakoitzak hiru testuak irakurri eta idei nagusiak atera zituen. Gero testuak banatu genituen eta bakoitzak atal bat prestatu zuen aurkezpenerako.

Zenbat denbora eskaini diozue lanari?

Hilabete bat inguru izan dugu aurkezpena egiteko. Lehenengo asteetan testuak irakurtzen eta horri buruz informazioa bilatzen ibili ginen. Gero lana egiteko, Word bat egin genuen, eta aurkezpenerako Power Point bat. 10 ordu inguru eman genituela uste dugu, Word eta Power Point egitea denbora ematen duelako.

Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?

Gure ustez, Power Point da aurkezpenak egiteko modu tradizionalena edo erabilena, eta horregatik modu honetan egitea erabaki genuen, modu erraz batean ulertzeko azaltzen ari ginen gaia.

Zaila izan da lana?

Gure ustez, lan polita izan da, ez zaila ezta erraza ere. Gainera, gure gustokoa izan den gai bat egokitu zitzaigunez hobeto egin dugu lan eta errazagoa izan da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina