2013(e)ko abenduaren 7(a), larunbata

12. taldeaaren ebaluazioa honako hau da:

Zelan eraman duzue aurrera lana? 

Oso gustura egon gara lan egiten. Lehendabizi denon artean geneukan informazioa irakurri genuen eta bakoitzak egin beharreko atalak banatu genituen. Hau egin ondoren, aurkezpena bideo baten bidez egitea erabaki genuen. Taldekide bakoitzak bere gaiaren laburpena, eskema, informazio bilaketa egin zuen.
  
Nola antolatu zarete lana egiteko? Zenbat denbora eskaini diozue lanari? 

Lehenengo, genuen informazioa aztertu eta horren laburpena egitera pasa ginen. Hau izan ondoren, denon artean, ateratako informazioa elkarrekin begiratu eta egin bideoaren antolakuntza prestatu genuen. Beste egun batean grabaketarekin hasi ginen eta falta ziren lanak bukatu genituen. Lan guztia egiteko bi aste erabili ditugu. Lehenengoan, 3 aldiz elkartu ginen informazioaren atala aurrera eramateko eta bigarren astean 2 aldiz bideoa grabatzeko eta lan guztiaren elkarketa egiteko. 
 
Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?
  
Bideo baten bitartez, informazioa modu dinamiko batean egongo zela pentsatu genuen. Ideia ona iruditu zitzaigun irratzaio bat bezala egitea, jorratzen ari ginen gaia gaur egun garrantzi handia duelako.

 Zaila izan da lana? 

Orokorrean ez, baina egia da, informazio asko geneukala eta testu batzuk ez zirela errazak ulertzeko. Horien laburpena egitea pixkat neketsua izan zen. Baina, sortutako arazoak denon artean konpondu genituen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina