2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

Azaroak 29

Talde hau  Iñaki Ayerdik, Ander Arjonagak, Sendoa Mediavillak, Egoitz Bilbaok, Asier Amorrek, Urtzi Bidaburuk eta Unai Atutxak osatzen dute. Lanak Web2.0 izango du hizpide eta haien helburua kontzeptu honen oinarriak azaltzea eta era berean ulertaraztea da.
Lana jorratzen hasteko, kilikaken dauden testuak banatzea erabaki dute, bakoitzak berari egokituriko atalaren laburpena eginez. Behin hori egina dutelarik denon artean partekatu dute bakoitzaren ideia nagusiak, zer azaldu eta nola azaldu adosteko.
Urtzik eman dio sarrera aurkezpenari. Aurkezpen honen funtsa beraiek grabaturiko bideoak izango dira.
Jarraian, aurkezteko garaian emango dituzten pausuak eta bideoen edukiak azaldu dituzte.
Aurretiaz esan bezala, Urtzik eman dio sarrera  lanari eta horren ondotik lehen bideoaren azalpena emango dute. Oro har Web1.0 eta web2.ren arteko ezberdintasunak ikusaraziko dute bideoen bitartez, baina bigarrenari egingo diote so bati-bat.
Aurrenekoak urte gutxian teknologiak jasaniko eraldaketan ikustea ahalbidetzen die.
Ondoren datorkigunak, Web1.0 eta web2.0ren arteko oinarrizko aldeak zeintzuk diren ezagutarazteko parada ezin hobea eskaintzen digu. Lehenak informazioa eskuragarri lagatzen digu, bigarrenak ere bai baina norberari ere informazioa plazaratzeko aukera ematen dio. Beti ere interneten noski.
Hirugarrenak Mobil De Viceren nondik norakoak dakarzkigu. Mugikorrak gaur egun edozein lekutan ditugu internetera konektatuta eta hainbat aplikaziorekin hornituta aurki genitzake.
Gibelean agertuko zaizkigun bideoek Web2.0ren ingurua aurki genitzakeen arazoez ohartaraziko gaituzte.
Laugarren bideoan merkatuek ezartzen dituzten mugez arituko gatzaizkizue eleketan. Badira izan merkatukoak bainoa teknologia merke eta eraginkorragoak baina merkatutik at uzten dituzte konpetentzia egin ez dezaten.
Bosgarren honetan estekak dira protagonista. Esaterako Googlen zerbait bilatzen ari garenean ia beti informazio lehendabiziko esteketatik hartzen dugu. Lehendabiziko esteka horiek jendeak gehien begiratutakoak dira eta ez kalitatea bermatzen digutenak. Horrekin berebiziko arreta jarri beharrean gara.
Azken aurreko bideoan aurkitutako informazioaren aurrean eginiko hausnarketa eza die hizpide. Sarritan informazioa jasotzen dugu horren inguruan inolako zalantzarik izan gabe eta akats nabarmena egiten ari gara une horretan. Iturriek erraz manipulatu gaitzakete, ez baitugu informazio iturri ezberdinak kontrastatzeko ohiturarik.
Azken bideoaren bitartez bi helburu ezagutzera emateko egitasmoa dute, batetik adierazi nahi dute teknologiek aurrera ziztu bizian egiten dutela eta norbait atzean geratuz gero baztertuta gera daitekeela, bai ekonomikoki eta baita sozialki ere. Eta bigarren desabantaila edonork idatzi dezakeela informazioa web.2.0ren bitartez da, eta beraz informazio andana ez da fidagarria.

Hau da talde honek proposatzen dutena:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina