2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

Hona hemen Unai Atutxa, Sendoa Mediavilla, Asier Amor, Urtzi Bidaburu, Ander Arjonaga, Iñaki Ayerdi eta Egoitz Bilbao ebaluatu dutena:

Zelan eraman duzue aurrera lana?

Testua ikusi genuen eta denbora aurreratzeko banatu egin genuen bakoitzak testuaren zati bat irakurtzeko. Hau egin eta gero beste egun baten denok geratu ginen testuaren nondik norakoak elkartrukatzeko. Hortik aurrera ideia nagusiak atera genuen eta hortik aurrera pentsatzen hasi ginen klaseari azaltzeko metodologia garatzen hasi ginen. Azkenean metodologia erakargarriago egiteko eta IKT ikasgaian gaudelarik teknologia berriak erabiltzea komenigarria zela adostu genuen. Eta horrela azalpen txikiak eta bideo erakargarri eta hurbilak egin genituen.

Nola antolatu zarete lan egiteko?

Hasieran denok batera lana banandu, bakoitza bere lana egin eta azkenean danon artean adostu eta grabaketei ekin.

Zenbat denbora eskeini diozue lanari?

3 ordu irakurtzeko bakoitzari agindutakoa.
2 ordu bakoitzaren zatia besteei azaltzeko eta metodologia adosteko.
Bi goiz bideoak grabatzeko nahiz eta bide guztiak lehenengo egunean bukatu, arazo teknikoak zirela eta.
2 ordu bideoak montatzen eta aurkezpena prestatzen.

Zergaitik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?

Era originala eta erakargarria delako, teknologia berriei hezkuntzan sentsua ematen diolako eta hartzailei ideia nagusiak barneratzeko. Gainera lortu genuela uste dogu.

Zaila izan da lana?

Testuaren ulermena eta ideiak ateratzearen alea bai, baina lanaren beste guztia aurkezpena barne denbora eraman digu, baina ez da zaila izan.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina