2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena


Hona hemen Eba Fernandez, Aysin Rega, Leire Sanchez, Judith Sancho, Olatz Unda, Aitziber Ureta eta Andoni Vazquez-en ebaluazioa:

Zelan eraman duzue aurrera lana?

Taldean nahiko ondo lan egin dugula uste dugu, batzuk besteak baino gehiago lan egin duten arren.

Nola antolatu zarete lana egiteko?

Gutako bakoitzak, artikulu bana irakurri du. Ondoren, bakoitzak irakurritakoa taldeko gainerako kideei azaldu die eta guztia komunean jarri dugu txostena egiteko. Txostenean oinarrituz, power pointa egin dugu eta bideo bat aukeratu dugu.

Zenbat denbora eskaini diozue lanari?

Informazio guztia lotzeko eta txostena egiteko, nahiko denbora egon ginen (5 ordu). Power pointa egiteko eta bideoa aukeratzeko beste ordu bat.

Zergatik aukeratu duzue horrelako aurkezpena egitea?

Batez ere, denboraren aldetik nahiko justu egon ginelako eta lan gehiago egin behar genituenez, aurkezpena egitea arinagoa izango zela pentsatu genuen.

Zaila izan da lana?

Batetik, taldekide batzuen testuak zailagoak izan ziren eta ulermen arazo batzuk egon ziren. Bestetik, guztion informazioa lotzeko arazoak izan genituen informazio gehiegi genuelako eta asko laburtu behar genuelako.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina