2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

Azaroak 29

Hona hemen Eba Fernandez, Aysin Rega, Leire Sanchez, Judit Sancho, Olatz Unda, Aitziber Ureta eta Andoni Vazquez proposatutakoa; Talde honek, E- Learning buruz hitz egiten dute.
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek, hezkuntza sisteman sartze ikaragarria izan dute eta horrek hainbat aldaketa ekarri ditu. Gugan eragina izan duten teknologien artean nabarienak, testu liburuak eta Internet izan dira. Interneten kasuan, azpimarratzekoak dira Web 2.0 eta E-Learning.
Web 2.0 interneteko plataforma bat da, non erabiltzaileak informazioa jasotzeaz gain, ekoiztu egiten duen. Horren adibide aipagarrienak, blogak, wikiak eta sare sozialak dira.
E- learning, ikaste-irakaste prozesu bat da, kurtso bateko diseinuan, aplikazioan eta ebaluazioan oinarritzen dena. E-Learninga eskolatik kanpo ikasteko modu bat da. Web 2.0-ak Interneteko aplikazio batzuk eskaintzen ditu; beraz, bi hauen batura hezkuntzan aplikatzeko baliagarria zenez, E-Learning 2.0 sortu zen. E-Learning 2.0-ren helburua: ikaslea bere hezkuntza prozesuaren partaide aktiboa izateko behar diren baliabide guztiak eskaintzea. Horrela, teknologia desberdinen jabe bihurtuko da jarduera desberdinak burutzeko: informazioa bilatu (doodle, delicious…), antolatu (igoogle, delicious…), ekoiztu (google, doc, prezzi…), argitaratu (blog, wiki, youtube…) eta konpartitu (facebook, twitter…).
Hezkuntzan gehien erabiltzen direnak, blogak, wikiak eta sare sozialak dira. Izan ere, hezkuntza baliabide ugari eskaintzen dituzten plataformak dira.
Aipatu behar da, komunitate birtualek hezkuntzan interes handia piztu duela. Hauek, balore eta interes komun batzuk konpartitzen dituzten pertsonen komunitateak dira, sareak eskaintzen dituen tresnen bidez komunikatuta daudenak.
Azkenik, ikasleek Interneten erabileraren abantailak eta desabantailei dagokionez, internetek, ikasleentzat abantaila handiak ditu, sarearen bidez informazio ugari eskuratu dezaketelako eta aisiarako aukera asko dituztelako. Hala eta guztiz ere, bai eskolan, bai etxean, arrisku handiak izan ditzakete; hala nola, ziberbullying-a, pornografia, informazio faltsua jasotzea, ezezagunekin kontaktuan jartzea etab. Arrisku hauen aurrean eskolak zeregin aktiboa izan behar du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina