2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

Azaroak 22.

Eguneko azkenengo aurkezpena izan da 5.taldeak egin duena. Talde honetako kideak, Leire Anakabe, Ander Ateka, Leire Azueta, Ibai Baldelana, Begoña Barroeta eta Garazi Calleja dira eta "Garuna eta IKT"-en inguruan egin dute berba.

Garuna eta IKT-ei buruzko aurkezpena bi zatitan banatu dute, alde batetik, eztabaida bat egin dute. Eztabaidaren gaia IKT-en eragina hezkuntzan izan da. Bertan btzuk kontra eta beste batzul alde jarri dira. Appelen eta Google-en lan egiten duten gurasoen seme-alabak teknologia gabeko eskoletan daude. Argudio hori izan da eztabaidaren abiapuntua, eta beraz, bi "espezialisten" iritzia azalaratu dute. Lehenengo espezialistak (Leire Azueta) burmuinaren funtzionamendua azaldu du baita nola IKT-ek aldatzen joan diren heinean, garuna aldatzen joan da. Beste alde batetik, bigarren espezialista batek (Leire Anakabe) hitz egin du, berak azaldu egin du nola dimentsio ezberdinak eragin zuzena duten garunean, esaterako, marrazki bizidunak 2 dimentsioetan edo 3 dimentsioetan eragin diferenteak dituzte. Perspektiba gehiago izateak asko laguntzen du askoz gehiago ikusteko eta hausnartzeko ere.

Lan talde hone, ez du gende aurrean gaia aurkeztu. Izan ere, talde honek bideo bat grabatu du aurreko guztia transmititzeko. Jarraian agertzen dena hain zuzen.



Nahiz eta gaur klasean aurreko bideoarekin bakarrik lan egin, gainerako klasekideek gaia hobeto ulertzeko edo behintzat gauza garrantzitsuenak nabarmenagoak ikusi ahal izateko Power-point bat prestatu dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina